EAJ eta ERC alderdiek erabakitze eskubideari buruz aurkeztutako zuzenketak atzera bota ditu Espainiako Kongresuak, Espainiako Konstituzioan aldatu nahi duten artikuluari «erreferentzia» egiten ez dielako. Espainiako Kongresuko presidenteak, gainera, adierazi du «eskuzabaltasunez» eta «lasaitasunez» erabaki dituztela zuzenketak onartu ala ez. Aitor Esteban Kongresuko EAJren bozeramaileetako batek adierazi du EAJk ez duela «onartzen» zuzenketa atzera botatzearen arrazoia, eta «eztabaidagarria» dela gaineratu du.
Hori dela eta, arrazoiak argitzeko prozedura jarri du martxan EAJk. Joxe Ramon Beloki mahaiko kideak esan du «arrazoi teknikoak» izan beharrean «arrazoi politikoak» direla atzera botatzearen arrazoiak.
EAJren zuzenketaren arabera, 2. artikulua honela geldituko litzateke: «Euskal Herriak autodeterminaziorako duen eskubidea aitortzen du Konstituzioak. Libreki eta demokratikoki bere estatus politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala erabakitzeko eskubidea bere hiritarrengan dago; marko propioa edo partekatua izanik, eta beste herri batzuekin subiranotasun osoa edo zati batean izanik. Bere kasuan, bere instituzioak, gobernua eta parlamentua izango dira bidezko jarduna bultzatuko duten bakarrak».
Erabakitze eskubideari buruzko zuzenketa atzera bota dute
Belokik adierazi du «arrazoi politikoengatik» bota dutela atzera aurkeztutako zuzenketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu