Politika

Erabakitzeko eskubidea "inposatzailea" dela eta ez duela bakearekin zerikusirik iritzi dio Patxi Lopezek

PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezek argi utzi nahi izan du ez datozela bat erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenarekin. Eskaera hori abertzaleena baino ez dela adierazi du Lopezek, eta sozialistak ez datozela bat exijentzia horrekin. Areago, "inposatzailea" dela nabarmendu du, eta ez duela zerikusirik bakegintzarekin. PSE-EEren Batzorde Nazionalaren batzarraren hasierako hitzaldian egin ditu adierazpen horiek Lopezek.

2006ko otsailaren 4a
13:57
Entzun
Lopezen irudiko, erabakitzeko eskubidea gauzatzeak "herritarren zati batek besteari beren nahia inposatzea" ekarriko luke. "Ez dugu onartzen bakearen aitzakitan herritarren zati batek herritar guztiena den erabakia hartzea. Ez dugu utziko indarkeriaren amaierari inork probetxu politikoa atera diezaion, hain justu, indarkeriaren amaiera bakearekin zerikusirik ez duten eta guztiok bat ez gatozen aldarrikapenekin nahastuz; autodeterminazio eskubidea bezalako aldarrikapenekin", esan du Lopezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.