Euskal Herriko gatazka

Erabakitzeko eskubidea onartzea ezinbestekoa da Europako Legebiltzarreko babes taldearen iduriko

=iTowards a peace process in the Basque Country=i (Euskal Herrirako bake prozesu baten alde) izenarekin aurkeztu dute euren burua alderdi eta herrialde diferenteetako Europako legebiltzarkideek. Euskal Herriko balizko konponbide prozesuaren berme izan nahi duen babes taldea eratu dute gaur Bruselan eta sor daitekeen prozesuaren "laguntzaile" eta "zaintzaile" izan nahi dute. Agerraldia egin dute gaur konponbide prozezua bultzatzeko aurrera eramango dituzten ekimenak agertzeko eta "ezinbestekotzat" jo dute "euskal herritarren erabakitzeko eskubidea onartzea".

2006ko urtarrilaren 24a
18:10
Entzun
"Gure iritziz, beharrezkoa da bide demokratikoetatik lortzen den akordio hori erreferendum bidez euskal herritar guztiek berrestea", dio manifestuak. Ekimena Europako hamabi legebiltzarkidek bultzatu dute eta Europako Legebiltzarrean babesa izateak Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidea erraz dezakeela uste dute.

Taldeko presidente Helmut Markov alemaniarrak (Europako Ezker Batua) azaldu duenez, gatazkaren konponbidean "alde eraginkorra" izan nahi du taldeak. Hori dela eta, Europako Legebiltzarrean ezezik Europako Batzordean, Ministroen Kontseiluan eta Europako Kontseiluan ere aurkeztuko dituzte euren ekimenak. Taldekideen ustez, gatazka konpontzeko "ezinbestekoa" da alde guztien arteko akordio baita euskal herritarrei euren etorkizunari buruz galdetzea ere.

Manifestuan azpimarratzen dutenez negoziaketak "testuinguru baketsua" behar dute eta"eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatu behar dira". Bestalde, manifestuak dio "Euskal Herrikan bakea lortzeak berekin dakarrela, era beran, Europako Batasunaren baitako bakea".

Markov Europako legebiltzarkide alemaniarrak azaldu du benetako prozesu demokratiko bat aurrera eramateko denbora behar dela. Hala ere, baikor agertu da: "Aukera on baten aurrean gaude, mugimenduak daude eta aurrera egin daitekeela ikusten dugu". Alemaniarrarekin batera honakoek osatzen dute taldea, besteak beste: Bernat Joan (ERC Esquerra Republicana de Catalunya), Alyn Smith (SNP Eskoziako Alderdi Nazionala), Raul Romera (ICV Iniciativa per Catalunya), Mary McDonald (Sinn Fein) eta Europako Legebiltzarreko presidenteorde Gerard Onesta frantziarra (Berdeak).

Europako legebiltzarkideez gain, Nazio Eztabaidagunetik sortutako Konponbiderako Mahaiko kide Martin Aranburu eta Arritxu Santamariak ere parte hartuko dute agerraldian. Santamariak talde honen sorrera azpimarratu du bake prozesua Europako instantzia batek babestu eta gainbegiratuko duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.