Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak

"Erabateko" independentziaren ordez, Urkulluk "subiranotasun partekatuak" defendatu ditu

Jarduneko lehendakariak azaldu du "subiranotasun pragmatikoaren" aldekoa dela. "XXI. mendeko independentista" gisa definitu du bere burua.

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria, irailaren 25eko bozak iragarri zituenean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko abuztuaren 22a
13:30
Entzun

"Erabateko independentziara" bideratzen duten "batasun disolbaezinen" aldean, jarduneko lehendakari Iñigo Urkulluk "subiranotasun partekatuak" defendatu ditu. "Independentista naiz, baina XXI. mendekoa", adierazi du Urkulluk. Gogorarazi du bere alderdiaren ideien artean dagoela "independentzia eta euskal estatu propioa, zazpi probintziez osatua".

Helburu hura lortzeko, "subiranotasun pragmatikoaren" aldekoa dela azaldu du; alegia, akordioak lortzeko borondatean eta aldebikotasunean oinarrituko dela. "Espainiako alderdiek onartu eta errespetatu behar dute estatua plurinazionala dela".

"Etorkizuneko autogobernuari" buruzko kontsultari dagokionez, "barne akordio bat" lortzearen aldeko apustua egin du datozen bozetako EAJren lehendakarigaiak; hurrengo pausoa akordio hura kontsulta bidez bozkatzea litzateke, azkenik Espainiako Gorteetan eztabaidatzeko. Hala ere, Urkulluk zehaztu du berarentzat eta EAJrentzat lehentasuna dela "kalitatezko enplegua" sortzea. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.