M-11, sarraskia Madrilen

Erabateko sinesgarritasuna aitortu dio Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak ETAren ukoari

Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iduriko, ETAk atzo 'Gara' egunkarira zein ETBra Madrilgo sarraskiarekin zerikusirik ez duela esanez egindako bi deiek sinesgarritasun guztia dute. Baieztapen hori egiteko, orain gutxi Jaime Mayor Oreja PPko legebiltzarkideak egindako adierazpena baliatu du Azkaratek; alegia, oroitarazi du Mayor Orejak berak esan zuela ETAk hil egiten duela, baina ez duela gezurrik esaten. Halaber, Espaniako Gobernuak ez diola gizarteari egiarik esan salatu du.

2004ko martxoaren 13a
18:25
Entzun
"Gardentasuna eskatzen dugu, egia esan diezaigutela, batez ere, kontuan izanik bihar hauteskundeak ditugula", azpimarratu du Azkaratek.

Jaurlaritzako bozeramaileak uste du Espainiako Gobernua atentatuen inguruko zehaztasunak ezkutatzen ari dela. " Ez zaio gizarteari egiarik esan, engainatzen ari zaizkigu eta atzo kalean jendeak galdetutakoari erantzun behar diote, ea nor izan den atentatugilea", nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.