Blancok esan duenez, PSOEren zuzendaritzak egin duen bileran Zapaterok "azaletik" egin du ETAren iragarpenaren inguruko aipamena. ETArengandik espero duen agiria armak lagatzen dituela esaten duena dela esan du.
Hala ere, bere alderdiko zuzendaritzakideei esan die gai hauetan "erabateko zuhurtziaz" jokatzeko.
ETA-ren agiria
"Erabateko zuhurtzia" eskatu dio Zapaterok PSOEren zuzendaritzari
Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok "erabateko zuhurtzia" izan behar dela esan die PSOEko zuzendaritzako kideei. ETArengandik espero duen agiri bakarra, armak utziko dituela dioena dela berretsi du. PSOEren Antolakuntza idazkari Jose Blancok esan du, Zapaterok hori esan diela gaur egin duten bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu