Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea

Eragileak, konpromiso bila

Lokarrik eta Kontseiluak euren proposamen eta egitasmoak aurkeztu dituzte, alderdiek eta lehendakarigaiek aintzat har ditzatenBozen aurretik jarrera argitu dezaten nahi dute, eta agindutakoa bete dezaten gero

Aitziber Laskibar Lizarribar.
Bilbo
2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Bake eta normalizaziorako prozesua egonkortu nahian dabil Lokarri. Euskararen normalizaziorako bidean urrats sendoak egin nahian, berriz, Kontseilua. Bi alorrak dira hauteskunde kanpainetan alderdiek hitzetik hortzera ibiltzen dituztenak. Irudi ona emateko baliabide hutsak izan ez daitezen, hautagaiek gai horien inguruan konpromiso zehatzak har ditzaten saiatu dira, eta erantzunak eskatu dizkiete alderdi politikoei eta lehendakarigaiei.

Bakegintzaren inguruko proposamenak azaltzeko eskatu die Lokarrik lehendakarigaiei, eta horien erantzunak herritarren eskura utzi ditu. Kontseiluak, berriz, hauteskunde programetan hizkuntza politikari dagozkion neurriak jasotzea proposatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.