Dozenaka lagun kalejiran joan dira Iruñeko Sarasate kalean utzita dagoen etxebizitza batera, eta bertan sartu dira. Azaldu dutenez, hutsik dagoen etxebizitza horri erabilera ematea eta, oro har, etxebizitza eskubidea aldarrikatzea izan da okupazioaren asmoa.
Bertara joan dira Udaltzaingoa eta Espainiako Polizia, eta etxe barruan zeudenak aterarazi ditu. Eraikin barruan zeuden bi lagun atxilotu ditu, eta beste bat atzeman du Sarasate pasealekuan. Gainera, hainbat kazetari identifikatu dituzte. Bideoa: Udaltzaingoa protestan ari zirenei oldartu zaien unea (Ahotsa.info).
[Youtube]https://youtu.be/0nc4_klMTng[/Youtube]
Arratsaldean, manifestazioa egin dute Iruñeko Alde Zaharretik, hutsaraztea salatu eta atxilotuak aska ditzatela eskatzeko. Martxa abiatu aurretik, gazte ugari identifikatu dituzte Alde Zaharrean.
Poliziek hainbat lagun zauritu dituzte. Horien bortizkeria salatu dute sare sozialetan.
LOTSA. @ehbilduirunea@patriciaioar@dslegi@romeoaritz@josebaasironpic.twitter.com/bbkL5xEcy7
— Matxain #GoraHerria (@matxino_1024) 2016(e)ko urriak 8
Poliziaren karga bortitza Sarasaten! Eraikina desalojatuta ere, etxebizitza eskubidearen alde borrokan jarraituko dugu! Animo!!@AhotsaInfopic.twitter.com/3cT4mpNCCr
— Ernai Iruñerria (@ernai_irunerria) 2016(e)ko urriak 8
Eraikin barruan zeuden bi gazteak atxilotu dituzte.#IrekiEtaJosipic.twitter.com/cMZRCQKYKh
— Iruñerriko Gazteak (@3nerrikoGazteak) 2016(e)ko urriak 8