Nafarroako Gobernuak eraikin eta espazio publikoen "erabilera zuzena bermatzeko" agindua eman du gaur goizean, eta aurrerantzean funtzionarioek ezingo dute pankarta, kartel edo afixik jarri, horretarako propio zehaztutako tokietan izan ezik; azaldu du sindikatuek dituzten espazioak direla horiek.
Gobernuaren agindua eraikin, bulego eta Nafarroako administrazioaren bestelako lantoki publikoetarako da baliogarria. Ez mezurik, ez iragarkirik ezta bestelako komunikaziorik ezingo dute paratu funtzionarioek, beraz. Soilik baimena eskatuta hautsi ahal izango da araua, beti ere, "legea betez".
Azken aldian murrizketen kontra protesta egiteko jarri dituzte kartelak funtzionarioek. Eraikinez gain, admistrazioarenak edo horren menpekoak diren erakundeen ibilgailuetan ere ezingo da inolako kartelik jarri, ezta uniforme edo lanerako jantzietan ere.