18/98 auzia

Erakunde terroristari buruzko irakurketa berria "fikzioa" da, Iruinen ustez

Armarik gabe "helburu terrorista izatea ezinezkoa" dela adierazi du defentsaren abokatuak. 18/98ko epaiketan defentsak ondorioak azaltzen segitu du gaur.

2007ko martxoaren 6a
16:00
Entzun
Haika-Segi auzian Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segi "talde terrorista" diren epaia eman zuen, nahiz eta horren froga zehatzik ez izan, eta gai hori azalera atera du gaur, Madrilen, Iñigo Iruin defentsako abokatuak 18/98ko epaiketan, "irakurketa berri hori fikzioa" dela esan du. Armarik gabe "helburu terrorista izatea ezinezkoa" dela adierazi du; "bitartekoak eta gaitasuna beharrezkoak dira terrore egoerak sortu ahal izateko".

Iruinen ustez, 18/98 epaiketan ez da "benetako justizia" aplikatu nahi, "ez direlako ekintza jakinak zigortu nahi, jarrerak eta ideologiak baizik".

Armadun ETAz gain, ETA politikoa dagoen teoria ere asmatu dutela esan du Iruinek, "fronteen ETA", eta hori ere "asmakuntza" da, "fronteen ETA 1974an desagertu zelako".

Atzo ekin zion defentsak ondorioak azaltzerari. Aste osoan jardungo du ahozko informeak ematen. Gaur Iruinek ordu eta erdiko azalpena egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.