Erakundeek eta herriek bainu uraren aldeko hitzarmena egin dute Baionan

Hitzarmenak bost urteko iraupena ukanen du, eta horren harira gauzatuko da Uhabia iraztegia Lapurdin

Aitor Renteria.
Baiona
2011ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Uraren Agentziak, Prefetak, Suprefetak, Akitaniak, Kontseilu Nagusiak, Lapurdiko Herri Elkargoak eta hainbat herrik bainu uren kalitatea bermatzeko hitzarmen esparrua izenpetu dute. Bost urteko iraupena ukanen du hitzarmenak, eta horretako lehen urrats gisa, Uhabia iraztegia eginen dute Bidarten. 22,4 milioi euroko aurrekontua ukanen du Uhabia xedeak eta Arrangoitze, Arbona, Ahetze, Senpere eta Bidarteko lurrak zeharkatzen dituzten erreketako urak iragaztea du helburu.

Eragile guztiak bat jin dira bainu uren kalitatea guztien ardura dela, herri batek edo egitura txiki batek ezingo liekeelako uren kalitatea bermatzeko xahutzeei buru egin. Prefetak nabarmendu zuen azken hamar urteotan, bederen, 150 milioi euro xahutu direla egitasmo anitz egiteko eta, halaber, geroan ere diru kopuru handiak beharko direla Europak indarrean ezarri duen legea betetzeko. Hori egin ezean, hondartzek legea ez betetzeko arriskua ukanen dute, eta, ondorioz, itxi ditzakete. Atzo izenpetutako hitzarmenaren barruan 61 xede egingo dira. Mugaz gaindiko xedeak ikertzeko prest dagoela nabarmendu zuen Francois Xavier Ceccaldi Pirinio Atlantikoetako prefetak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.