Euskaraz diharduten enpresen erakusleiho eta egoera aztertzeko bilgune izango da urriaren 2an Donostian egitekoa duten Enpresarean azoka. Egun osorako egitaraua atondu dute. Hamabost enpresak erakutsiko dituzte euskarazko produktuak eta zerbitzuak. Egoera aztertzea da xedea, eta aurrera begira enpresek negoziorako bide berriak urratzea.
Bi hitzaldi izango dira Kursaalean: Guillermo Dorronsororen Globalizazioa bertako begiez ikusita eta Asier Irazustaren Harreman Estilo Berriaren esperientzia. Enpresek euren esperientzien berri emango dute. Enpresa, euskara, sarea mahai ingurua ere izango da, baita eztabaida saio bat ere.
Erakusketak eta hitzaldiak ardatz hartuta egingo dute euskarazko enpresen azoka
Egungo egoera aztertzea eta aurrera begira bide berriak urratzea du xede azokak; urriaren 2an egingo dute, Kursaalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu