Sindikatuen arabera, Barne Saileko ordezkariek oso jarrera itxia izan dute gaurko bileran, eta Funtzio Publikorako Mahai Orokorrean soldata igoerei buruz hitzartuko denari buruz baino ez dute hitzegin nahi izan. Sindikatuek segurtasun arloan egiten dituzten eskaerak, berriz, aztertu ere ez dituzte egin.
Hori dela eta, gaur Erandioko Ertzainetxean itxita egotea erabaki dute ordezkari sindikalek, protesta horren bidez Javier Balza Barne sailburuarekin batzartzea eskatzeko, eta "lan gatazkari behin betiko irtenbidea bilatzeko".
Ertzaintza
Erandioko egoitzan itxi dira Ertzaintzako ordezkari sindikalak
Ertzaintzako ordezkari sindikalak polizia horren Erandioko (Bizkaia) egoitzan itxira dira. ELA, ERNE, CCOO eta UGT dira Ertzaintzak ordezkaritza duten sindikatuak, eta talde horietako guztietako kideak ari dira parte hartzen itxialdian. Jaurlaritzako Barne Sailak ez dituela segurtasun arloko baldintzak negoziatu nahi salatu nahi dute ekintza horren bidez. Urtebetean aurreneko aldiz bildu da gaur Jaurlaritzaren eta sindikatuen arteko negoziazio mahaia, baina inolako akordiorik gabe amaitu da batzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu