hezkuntza

"Erantzun handia" Kristau Eskoletako grebaren lehen egunean

Gaur eta bihar mobilizazioak egingo dituzte hiriburuetan murrizketak salatu eta Lan hitzarmenaren aplikazioa eskatzeko.

2014ko martxoaren 26a
07:37
Entzun

Gaur eta bihar greba egunak dituzte Kristau Eskolako ikastetxeek. Eusko Jaurlaritza, Kristau Eskolak eta Irakaskuntza Zentruen Elkarte Autonomoak (IZEA) ezarri nahi dituzten murrizketak salatu eta ikastetxe guztietan Euskal Autonomia Erkidegoko lan hitzarmena ezar dezatela eskatzeko ari dira protesta egiten.

Goizean goizetik, elkarretaratzeak egin dituzte ikastetxeen aurrean, eta zutabeetan iritsi dira Errekalde zumarkalean dagoen Eskolapioen ikastetxera. Handik abiatu da ELA, CC.OO, EILAS eta UGT sindikatuek deitutako manifestazioa, 11:30ean.

Grebaren balorazio positiboa egiten dutela adierazi du Xabier Irastorza ELAko irakaskuntza arduradunak: “Erantzun handia izaten ari da”. Kristau Eskolei eta IZEAri zorra berehala ordaintzeko eta hitzarmena aplikatzeko eskatu die Irastorzak: “Sindikatuek hainbat proposamen egin ditugu gatazka konpontzeko”, baina ezezkoa eman dietela salatu du.

LAB sindikatuak ez du deialdiarekin bat egin eta haren jarrera salatu du ELAko ordezkariak: “Orain arteko mobilizazioetan parte hartu du LABek. Azalpenak eman beharko ditu zergatik ez dagoen gaurkoan hemen, patronalak oraindik urratsik egin ez badu”.

Bihar mobilizazioekin jarraituko dute. 11:30etan Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzatik abiatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.