euskal herria

Eraso batzuk izan dira azken orduetan

2012ko martxoaren 30a
12:54
Entzun

Gasteizen 22:45 aldera burua estalita zuten lagun batzuek zortzi edukiontzi erre dituzte kale batzuetan, eta auto bat kaltetuta atera da, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez.

Goizeko ordubi eta erdietan sabotaje saioa izan da Iruraitz-Gaunako geltokian.

Bilbon gauerdian Madariaga etorbidean Euskadiko Kutxako kutxa automatikoa erre dute.

Gaur goizean Berangon Iberdrolaren postu bati molotov koktelak bota dizkiote. Kalteak arinak izan dira.

Gertaera horietan ez da biktima eta atxiloketarik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.