Margoak eta arrautzak bota dizkiote bart Doneztebeko Enplegu Agentziari, eta ataria, atea eta leihoak kaltetuta geratu dira. Pintaketak ere egin dituzte, Nafarroako Gobernuak esan duenez. Herriaren erdialdean dago agentzia. Sei lagunek egiten dute lan han.
Nafarroako Gobernuak gaitzetsi egin du erasoa. "Baztan ibarraren garapen ekonomikoaren alde lan egiten duen zerbitzua da, eta horren kontrako erasoa izan da".
"Mehatxuek, sabotajeak eta indarkeriak gizarte demokratikoan" lekurik ez dutela uste du exekutiboak.
euskal herria
Eraso egin diote Doneztebeko Enplegu Agentziari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu