Igandean bota zuten janaria lurrera, eta atea zigilatu diete gaur goizaldean. Aitortu arren "kolpe latza" izan dela, baina ohartarazi dute "ezerk ezta inork" ez dituztela geratuko. 40 boluntarioren laguntzarekin, sukaldea garbitu, eta errefuxiatuentzako 1.300 otordu prestatzea lortu dute.
Zaporeak proiektuaren sukaldeari eginiko erasoko argazkiak:https://t.co/qMppYqEMpvpic.twitter.com/gSy0pQY6F0
— Berria.eus (@berria) 2016(e)ko abuztuak 15
Oztopo eta eraso ugari izan dituzte martxoaz geroztik; hainbat aldiz iraindu dituzte, argindarra eten diete, eta behin baino gehiagotan gurpilak zulatu dizkiete: "Baina argi esan nahi diegu lanean jarraituko dugula, errefuxiatuei jaten ematen jarraituko dugu, beraiek gure laguntza behar baitute eta hori baita gure zeregina irlan".
Aldi berean, Kioseko herritarren lana eta laguntza goraipatu dute: "Haiek izan dira hasieratik errefuxiatuak laguntzen aritu direnak, eta lan bikaina egin dute errefuxiatuen alde". Eraso egin duen taldea "herritarren gutxiengoa" dela nabarmendu dute.