Irudia.Bilbo
ERASO MILITARREN AURKA
Libiaren aurkako eraso militarra salatu zuten ehunka lagunek, atzo, Bilbon. Manifestazioa Arriaga plazatik abiatu zen, eta bertan «gerra inperialistaren» kontrako leloak izan ziren nagusi. Askapenak, Ekologistak Martxanek, Kakitzatek, KEM-MOC-ek, Komite Internazionalistek eta Sare Antifaxistak deitu zuten manifestaziora, eta gerrak populazio zibilean izango dituela ondorioak salatu zuten. Irakeko eta Afganistango gerrak ere ekarri zituzten gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu