sexismoa

Eraso sexistarik gabeko jaien aldeko kanpaina abiatu du EH Bilduk

Barneratuak dituzten jardun sexistak bistaratuko dizkiete gizonezkoei, "emakumeen askatasunean eragiten duten ondorio larriez jabetu daitezen". 

Iruñean aurkeztu dute sexismoaren kontrako kanpaina. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2015eko uztailaren 1a
14:36
Entzun

Joan den astean Baraiñanen jazo zen eraso sexuala bezalakorik ez gertatzeko, udako jaietan kanpaina bat abiatu du EH Bilduk jarrera sexistekin amaitzeko helburuz. Gizonezkoei zuzenduko diete kanpaina, barneratuak dituzten jardun sexistak bistaratuz. 

Jardun sexista horiek orotarikoak izan daitezke: besteak beste, neskaren sakeleko mezuak kontrolatzea, ezagutu ere egin gabe neska bat musukatzea edota lizunkeriak esatea.

Jarrera eta ekintza horiek emakumeen askatasunean zein segurtasunean eragiten dituzten ondorio larriez jabearaztea lortu nahi du EH Bilduk. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.