Eraso sexistei aurre egiteko irizpide bilduma bat osatu dute Bilbon

2014ko ekainaren 23a
15:27
Entzun

Bilboko EH Bilduk eta Bilgune Feministak plazaratu dute, bi helbururekin. Batetik, "udalak emakumeei zuzendutako segurtasun gomendioak salatu" nahi dituzte, eta hark plazaratutako liburuxkaren edukiari "aurre egin".

Bestetik, "eraso sexistei aurre egiteko autodefentsa feministan oinarritutako irizpideen berri" ematea dute helburu. Ana Etxarte EH Bilduko zinegotziak eta Nora Aurrekoetxea eta Hegoa Ugalde Bilgune Feministako kideek aurkeztu dute bilduma.

Etxartek azaldu duenez, "2013an askatasun sexualaren aurkako 74 delitu gertatu ziren Bilbon". "Horiek zati bat baino ez dira, jakin baitakigu den-denak ez direla salatzen”, gaineratu du.

5.000 ale kaleratu dituzte, auzoetako jaietan eta Aste Nagusian banatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.