Politika

Erasoak izan dira bart Ondarroan, Zornotzan eta Derion

Bizkaiko hiru herritan erasoak gertatu dira bart gauean. Ondarroan eta Zornotzan zaborren edukiontziei su eman diete, eta, halaber, 'molotov koktelak' jaurti dituzte zenbait bankuren egoitzen aurka. Derion PSE-EEren egoitzaren atarian jarritako lehergailu sugarri bat indargabetu du Ertzaintzak.

2005eko uztailaren 23a
14:11
Entzun
Ondarroan atzo gaudeko hamaikak eta laurden aldera hasi ziren istiluak:: jende talde batek zaborren edukiontziak erre zituen, eta, halaber, molotov koktelak jaurti zituen BBVAren egoitza baten aurka.

Gertakari bertsuak errepikatu ziren goizaldeko ordubatak aldera Zornotzan: han ere edukiontziak gurutzatu eta erre dituzte, eta koktelak jaurti dituzte BBK, Banco Guipuzcoano, Banco Santander eta Banco Pastor bankuen bulegoen aurka, eta Bake Epaitegiaren kontra.

Derion, berriz, 01:30 aldera, herritar batek Ertzainei hots egin die PSE-EEren egoitzan lehergailuaren itxurako zerbait jarri dutela esateko.Ertzaintzak inguru guztia hesitu du, eta, badaezpada, sozialisten egoitzaren gaineko bizilagunak etxeetatik aterarazi ditu. Hiruak laurden gutxoi aldera, lehergailu sugarria indargabetu ondoren, kale ireki dute eta etxera itzultzeko baimena eman diete bizilagunei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.