Erasoak salatu ditu Nafarroako Ondasunaren Plataformak
IRUÑEA. Nafarroako Ondasunaren Defentsarako Plataformak salatu du Espainiako hedabide batzuetatik «eraso larriak» egin dizkiotela, Intereconomia eta Libertad Digital-etik kasu. Plataformako presidente Pedro Leoz ezkutuko kamera batekin grabatu izana leporatu die, hari buruzko datuak lortzeko eta horren bidez plataformaren lana desitxuratu eta Elizaren alde egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu