ERASO HOMOFOBOAK

Erasoen aurrean «autodefentsa transmaribibolloa» aldarrikatu dute Amurrion

Elkarretaratze jendetsua egin dute joan den ostegunean gertaturiko eraso homofoboa salatzeko. Amurrioko jai herrikoien aldeko batzordeak eta Aiaraldeko Mugimendu Feministak deitu dute protestara.

Amurrion egindako protesta, gaur arratsaldean. @OTSEMEAK
2021eko abuztuaren 14a
19:19
Entzun

Amurrioko jai herrikoien aldeko batzordeak eta Aiaraldeko Mugimendu Feministak deituta elkarretaratze jendetsua egin dute gaur arratsaldean Amurrioko plazan (Araba). Ostegunean Amurrioko ostatu batean eraso homofoboa egin ziotela salatu zuen gizonezko batek, eta horren aurrean «autodefentsa transmaribibolloa» antolatzeko deia egin dute protestaren deitzaileek: «Gu defendatuko gaituena ez da Polizia izango, gure lagunak, familia, militantziakideak eta auzokideak izango dira. Instituzioak tolerantziaren domina jartzen saiatuko dira. Baina kaleak gure guk bihurtuko ditugu!».

Erasoei erantzun egingo dietela adierazi dute: «Amaitu dira gure kontu egindako txiste eta irainak, amaitu dira jipoiak, aurrez aurre aurkituko gaituzue, geroz eta beldur gutxiago daukagu, irten gaitezen elkarrekin kaleei su ematera!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.