Gasteizko Gazte Asanbladak agerraldia egin du gaur pasa den larunbatean gertatutakoa salatzeko eta lanean jarraituko dutela berresteko. Agerraldian Gasteizko eragile ugariren babesa izan dute.
Gazteek ertzain eta udaltzainen jarrera "bortitza" gaitzetsi dute, larunbateko gertakarien erantzuleek izen eta abizenak dituztela gogoratu dute eta Ertzain eta Udaltzaingoaren arduradunek honen iguruko azalpenak eman beharko dituztela ohartarazi dute. Era berean, "biolentziaren aurkako diskurtsoaz ahoa betetzen duten Udaleko zinegotziek" ere zerbait esan beharko dutela adierazi dute.
Gazte asanbladako kideek gaztetxearen lanarekin jarraituko dutela baieztatu dute, "poliziaren mehatxu eta bortizkeriak ez du gune autogestionatu honen lana baldintzatuko". Modu berean, gaztetxeak preso politiko guztiekiko elkartasuna adierazten jarraituko duela ziurtatu dute.
"Zuek treguan zaudete, baina gu ez"
Aurreko larunbatean gaueko 03:30etan, kontzertu baten ostean, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruila bana gaztetxe kanpoan zeuden linterna batekin barrurantz begira, gaztetxeko kideek atea itxi zutenean asarretu eta barrura sartu ziren. Lekukoek esandakoaren arabera ertzain eta udaltzainek oso jarrera bortitza izan zuten, "ezinezkoa zen beraiekin hitz egitea". "Zuek treguan zaudete, baina gu ez" eta antzerako esaldiak errepikatzen zituzten, lekukoen arabera.
Momentu hartan barran zegoen kide batek bere burua identifikatu eta Ertzainekin hitz egiten saiatu zen, "baina ezinezkoa zen". Gaztetxeko kide guztiak kanpora atera arazi zituzten, kide hori izan ezik. Inolako baimenik gabe gaztetxea goitik-behera miatu zuten eta Gasteizko euskal presoen argazkiak ere kendu arazi zikioten asnbladako kideari. Miaketan zehar barruan geratu zen gazteari "terrorismoa goratzea" leporatu diote. Bitartean kanpoan ertzaineta udaltzainak oldartu eta oso modu boritzean jokatu zutela azaldu dute, hainbat zauritu eraginez.
Egoera ikusirik bertatik alde egin behar izan zuten gaztetxeko kideek; egoera pixka bat lasaitu zela ikusi zutenean hamar bat pertsona gaztetxera itzuli ziren bertan geratu zen asanbladako kidea nola zegoen ikustera. Orduan berriz itzuli ziren ertzain ta udaltzainak eta berriz hasi ziren istiluak. Poliziak gazteen atzetik jarraika ibili ziren alde zaharrean, mehatxu eta irainak errepikatuz. Lekukoek ertzain eta udaltzainengandik jasotako kolpe eta jipoiak baieztatu dituzte. Hamabost zauritu, bost identifikatu eta ondoren aske geratu zen atxilotu bat izan zen gauaren balantzea.