ERCk erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gorteetan

2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Autodeterminazio eta erabakitzeko eskubidea ozen entzungo da hurrengo legegintzaldian Espainiako Gorteetan. Ez baitute soilik Euskal Herriko alderdi abertzaleek aldarrikatuko. Kataluniako diputatu errepublikanoek ere bat egingo dute Euskal Herrikoekin. Alfred Bosch zerrendaburuak asteon esan du ERCk Espainiako Legebiltzarrera eramango duen lehenbiziko ekimena Kataluniaren autodeterminazio eskubidea exijitzeko lege egitasmo bat izango dela. «Badakigu aukera gutxi dituela, baina horrek ez digu gure uste sendoa dena aldarrikatzeko galgarik jarriko», esan du Boschek. Egitasmoa atzera botatzen badute, nazioarteko erakundeetara joko dutela ere esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.