Nafarroako Parlamentuak gaur eztabaidatuko du eremu ez euskalduneko D ereduko ikasleen garraio eta jantoki gastuak laguntzearen inguruko mozioa. Bozeramaile Batzordea elkartu da gaur goizeko hamarretan, eta, ziurrenik, gastu horiek laguntzeko eskatuko diote Nafarroako Gobernuari.
Izan ere, PSNk, Bilduk, NaBaik eta Ezkerrak adostu dute mozioa, eta talde horiek batuta gehiengoa dute parlamentuan.