Lizarraldean bizi den emakumezkoak beroaren eragina etxean zegoela nabaritu zuen. Beroaren eraginez, Nafarroan hil den lehenengo pertsona da.
Azken egunetan, beroa dela eta zazpi pertsona eraman dituzte ospitalera Nafarroan. Azken orduetan, bi kasu gehiago izan direla adierazi du Osasunbidek. Bi emakumezko dira, 86 eta 78 urtekoak.
Lehengo asteartean eta asteazkenean eraman zituzten 78 eta 58 urteko emakumezkoek erietxean jarraitzen dute. Gazteenak arnasa hartzeko arazo larriak dauzka, eta bestea hobeto dago.
Honekin hiru dira beroaren eraginez Euskal Herrian hildakoak, aurreko asteburuan bi agure hil baitziren Bilboko Basurtu erietxean.
Beroaren ondorioak
Erietxean zegoen 80 urteko emakumezko bat hil da Nafarroan beroaren eraginez
Beroaren eraginez laurogei urteko emakumezko bat hil da Lizarrako (Nafarroa) "Garcia Orcoyen" erietxean. Gaur eguerdian hil da. Osasunbidek aditzera eman duenez, emakumezkoak ezin izan du bere gorputzak zeuzkan arazoei aurre egin. Honekin hiru dira beroaren eraginez Euskal Herrian hildakoak, aurreko asteburuan bi agure hil baitziren Bilboko Basurtu erietxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu