Nafarroako Gobernuak 6.000 euroko isuna jarri dio Mediterranea de Catering enpresari, Nafarroako erietxe publikoetako sukalde zerbitzuan izandako akatsak direla eta. Urtarrilaren 21az geroztik dauka enpresa horrek sukaldeen ardura, eta dozenaka eta dozenaka kexu sortu ditu zerbitzuak harrezkero. Osasun Departamentuak espedientea ireki zuen kexu horien harira, eta departamentuko iturriek baieztatu dute zigortu egin dutela enpresa.
Kexuek ez dute etenik izan. Azkena ospitaleetako dietistek egin dute, azken asteetan ematen dituzten otorduak direla eta.