Erkidegoen «esku hartzea» gaitzetsi du Rafael Bengoak

Bengoa, atzoko agerraldian. MONIKA DEL VALLE / ARP.
2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak osasungintzan egindako murrizketak «autonomia erkidegoen esku hartzearen hasiera» direla adierazi zuen atzo Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan Osasun Ministerioaren dekretuak eraginik izan ez dezan Jaurlaritzak hartutako neurriei buruzko xehetasunak eman zituen atzo, eta onartu zuen neurriok aplikatzean akatsen bat egon daitekeela, «kasuistika guztia txertatzeko astirik» ez dutelako izan. «Presaka ari dira. Europak Espainian esku hartu du, eta orduan estatuak autonomia erkidegoetan esku hartu du, gure eskumenak ezartzen dituen markoa egon arren. Hau hasiera da; zer gertatuko da sei hilabete barru?». Eskumenak urratzeagatik Espainiako Auzitegi Konstituzionalean aurkeztu beharreko helegiteari, ordea, ez zion datarik jarri.

Edonola ere, Bengoak ukatu egin zuen ministerioaren neurriak ez aplikatzeak Euskal Autonomia Erkidegoaren zorra handituko duenik. «Madrilek onartutako aurrekontuetan gastu hori sartu genuen. Ez dugu diru hori aurreztuko, baina beste gauza batzuetan aurrezten ari gara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.