BIHAR BERRIA-N

Erkoreka: "Ez dut ulertzen desobedientziarako deiaren zentzua"

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Besteak beste, polizia eredua "positiboa" dela esan du, baina gaineratu du: "Han eta hemen ukituak egin daitezke". [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1779/[/berriatb]

2013ko maiatzaren 18a
18:55
Entzun

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak hainbat gai izan ditu hizketagai BERRIAk eginiko elkarrizketan. Besteak beste, Urtza Alkortaren atxiloketaz, autogobernuaz, enpleguaz eta beste gai batzuez jardun du Erkorekak. Segidan, esandako batzuk:

- "Euskadik gainontzeko herriekin zer-nolako harremana izango duen definitzea da landu nahi dugun autogobernuaren edukia".

- "Uste dugu Bake eta Elkarbizitzarako Lantaldetik emaitzak etor daitezkeela, betiere denok egiten badugu ahalegina batzen gaituena nabarmentzen eta bereizten gaituena gainditzen".

- "Urtza Alkortaren kasuan, epai bat dago auzitegi batek emandakoa. Epaiarekin ados egon zaitezke edo ez, frogak nola onartu diren edo ez, baina argi dago epaia epai dela, eta erakunde publikoek, gustatu zein ez, bete egin behar dituztela. Ez dut ulertzen desobedientziarako deiaren zentzua, ez bada ezker abertzaleak berak daukan tentsio bat EAJrenaldera proiektatzeko".

- "Uste dut funtsean polizia eredua Euskadin positiboa dela eta herriaren eskaerekin bat datorrela. Horrek ez du esan nahi denetan perfektoa denik. Han eta hemen ukituak egin daitezke".

BERRIAk bihar argitaratuko du Erkorekari eginiko elkarrizketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.