Erkoreka: « Mintegi urrezko hatzarekin aukeratu dute»

2012ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Josu Erkoreka EAJko diputatuak jeltzaleek eta EH Bilduk lehendakarigaia aukeratzeko erabili duten prozesuaren arteko alderaketa egin du. Haren esanetan, EAJ «gardentasunaren eta parte hartzearen eredu da», eta EH Bilduren lehendakarigai Laura Mintegi, ordea, «urrezko hatzarekin» aukeratu dute. Erkorekak azpimarratu duenez, Iñigo Urkulluren aukeraketa prozesua «parte hartzailea, gardena eta irekia» izan da, baina «ezker abertzalean ez da barne demokraziarik egon, inork ez dakielako zeinek aukeratu duen Laura Mintegi». Haren ustez, EH Bildu osatzen duten alderdiak ezker abertzaleak proposatutako hautagaia onartzera behartuta egon dira, «nahiz eta gustuko ez izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.