Josu Erkoreka EAJko Espainiako hauteskundetarako hautagaiak erantzun egin zion atzo Patxi Lopez lehendakariari, eta gogorarazi zuen PPren babesari esker dagoela Eusko Jaurlaritzan. Lopezek esan zuen larunbatean "Euskadin EAJren alde bozkatzea Madrilen PPri botoa ematea bezala" dela.
"Bere moduko biografia duen batek, PPren babesari hain estu lotua, orain zama hori kendu nahi izatea eta beste norbaiten bizkarrean jarri nahi izatea txantxa da edo eskizofrenia kasu oso larri bat", esan zuen Erkorekak.