Zaldibarko hondamendia

Erkorekak esan du ez dagoela erabakita zer egin Zaldibarren azken gunea arakatzen amaitzean

Azken gune beroa arakatzen ari dira Zaldibarren, Joakin Beltranen gorpuzkien bila. Arakatze lanek zer ematen duten ikusi behar dela esan du Segurtasun sailburuak

Arantxa Tapia, Iñigo Urkullu eta Josu Erkoreka aste honetan, Zaldibarren. IREKIA
2021eko apirilaren 30a
10:57
Entzun

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du itxaron egin behar dela azken gune beroko arakatze lanek zer ematen duten ikusteko, eta horren arabera erabakiko dutela zer egin. «Oraindik ez dago behin betiko erabakirik», Eusko Legebiltzarreko atarian azaldu duenez. Aste honetan, Eusko Jaurlaritzako iturriak aipatuz, berri agentziek esan zuten bilaketa lanak amaitutzat emango dituztela azken gune beroan ezer topatzen ez badute. Erkorekak esan du ez dagoela erabakita halakorik.

Maiatzaren erdi aldera hasiko dira arakatzen «azken gune bero» deritzotena. «Azken arakatze guneetara iristen ari gara, baina ez dugu behin betikotzat joko bilaketa, eta ez dugu ziurtzat joko gorpuzkiak agertuko ez direnik». Oraindik aste batzuetako lana dagoela iragarri du, eta lanak bukatu ostean ezer topatzen ez badute, orduan nola jokatu erabakiko dutela iragarri du.

Zaldibarko zabortegia amildu zen duela ia hamalau hilabetete. Bi langile harrapatu zituen luiziak: Alberto Sololuze eta Joakin Beltran. Sololuzeren gorpuzkiak iragan abuztuan topatu zituzten. Beltranenak ez dituzte aurkitu oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.