Erkorekak ez du Raxoi-Rubalcaba eztabaida ikusi, "erregimen politikoari iruzur egin zaiolako"

EAJko Bizkaiko zerrendaburuak dioenez, "Espainiako Estatuan sistema parlamentarioa dago, ez presidentzialista; diputatuak eta senatariak aukeratzen dira, ez presidentea". "Boikota" egin dio saioari.

2011ko azaroaren 8a
14:16
Entzun

Josu Erkoreka EAJren Espainiako Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak "boikota" egin dio bart Mariano Raxoi PPko presidentegaiaren eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEkoaren arteko telebista eztabaidari eta ez du ikusi, saioa bien artean soilik egitea "erregimen politikoari iruzurra egitea izan delako".

Erkorekak azaldu du Espainiako Estatuan "sistema parlamentarioa" dagoela, "ez presidentzialista; diputatuak eta senatariak aukeratzen dira, ez presidentea".

EAJko kideak uste du eztabaida Raxoi eta Rubalcabaren artean eginda, "badirudi bietako bat hautatu behar dela. Horrek sistema desitxuratu egiten du eta herritarrak engainatu".

Gainera, haren arabera, antolatzaile Espainiako Telebista Akademiak ez zuen errespetatu "estatuko aniztasuna; izan ere, esan didatenez, [Manuel Campo Vidal] moderatzaileak aurkezpenean, gazteleraz gain, italiarrez eta portugesez ere hitz egin zuen eta ez estatuko beste hizkuntza ofizialetan".

Bihar TVEn Kongresuan azkeneko legealdian talde parlamentarioa izan dutenak ariko dira eztabaidan: PSOE, PP, CiU, EAJ eta IU-ERC-ICVkoak. "Euskadiren ahotsa eramaten saiatuko naiz", esan du Erkorekak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.