Josu Erkoreka EAJko diputatuak "prest" ikusten du PP "bakerako erronkari seriotasunez eta zorroztasunez aurre egiteko", baina nabarmendu du "motel maniobratzen duen itsasontzi handi bat" dela, eta "denbora behar" duela.
Erkorekaren arabera, PPk "eboluzionatu" egin behar du, eta aurrera egiteko dei egin dio. Horrekin batera, Erkorekak uste dut ostegunerako greba orokor deialdiak eta "kaleko protestak" ez dutela Espainiak lan erreformaren inguruan hartu duen jarraibidea aldatuko.
"PPk ideia argia du hartu behar duen norabidearen inguruan, eta oso argi iragarri du ez duela fitsik ere aldatuko", gaineratu du.
Gai horren inguruan gogorarazi du lan erreformaren tramitazioaren inguruan eztabaidatzerakoan PP prest agertu zela arlo batzuetan zuzenketak onartzeko, baina ez "lege proiektua berbideratzeko".