"Europan egun ezin da funtzionatu burujabetza partekatuaren klabeetan ez bada. XXI. mendean burujabetza esklusiboei buruz hitz egitea anakronismo hutsa da. Europako Batasuneko herrialdeak burujabetza partekatuz bizi dira, eta Europan bizi ahal izateko eszenatoki bakarra burujabetza partekatzea da", azpimarratu du Erkorekak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Finean, bat egin du igandean, EAJren sorreraren 110. urteurreneko ekitaldian, Josu Jon Imaz alderdiko presidenteak Sabin Etxean egin zuen hitzaldian defenditutako ideiekin.
Egun berean, Joseba Egibar jeltzaleen GBB Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak Mutrikun (Gipuzkoa) parte hartu zuen beste ekitaldi batean. Ñabardurak ezarri zizkion Imazen hitzaldiari: Egibarrek agertu zuen burujabetza partekatzeko aurren-aurrena burujabe izan beharra dagoela. Ildo horretatik, Estatutu Politiko Berrirako Proposamena bezalako ekimenak atzera botatzen badira, euskal herritarren bia ukera dituzte: "amore eman edo burujabetza oso bilatea, independentzia barne".
Imazen hitzaldiak Egibarren ñabardurak ez ezik, EAren eta Batasunaren kritikak jaso ditu. Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkariak Imazen gogoeta iraganekoa dela iritzi zion, eta beren helburua independentzia dela adierazi zuen atzo. Batasuneko Joseba Permachek, berriz, egungoa ez dela proiektu zehatzei buruz eztabaidatzeko unea erantzun zion Imazi, "egoera berri bat" hitzartzekoa baizik. Nolanahi ere, Egibarren ildotik burujabetza partekatzekolehenik eduki egin behar dela erantsi zuen, eta egun Euskal Herriak ukatuta daukala subiranotasuna herri gisa definitzen duten eremu guztietan.
Politika
Erkorekaren iduriko burujabetza partekatua da XXI. mendeko Europan bizitzeko eredu bakarra
Igandean Josu Jon Imaz EAJko EBBko lehendakariak aldarrikatutako proposamena babestu du Josu Erkoreka jeltzaleen Espainiako Kongresuko bozeramaileak: XXI. mendeko Europan bizitzeko eredu bakarra "burujabetza partekatua" dela adierazi du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Imazek Euskal Herriak burujabetza Espainiako eta Frantziako estatuekin partekatzearen alde egin zuen igandean, independentzia bazter utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu