Erlaitzeko errepidearen geroa urte hasieran erabakiko dute
PAUE. Tokian tokiko errepide proiektuak hizpide izan zituzten atzo Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusian, bakoitza zertan den jakiteko saioan. Erlaitzeko bidea izan zuten aztergai, Urruña, Ziburu eta Hendaia itsas bazterretik zeharkatzen dituena. Erortzeko arriskuan dago errepidearen zati bat. Kontseilu Nagusiak urte hasieran erabakiko du bide horren etorkizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu