Ermuko (Bizkaia) Sakona kalean 25 etxebizitza hustu behar izan dituzte gaur goizean, kalearen alboan dagoen mendi mazela batean luizi bat izan delako. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du hogei ibilgailu kaltetu direla, baina ez dagoela zauritutakorik.
07:15ak aldera izan da luizia, eta harriak, betoia eta zuhaitzetako adarrak erori dira etxebizitzen gainera. Badaezpadako neurri gisa hustu ditu etxebizitzak Ertzaintzak.
Ertzaintzako zenbait txakur bertan dira ibilgailuen barnean inor ez zegoela egiaztatzeko. Eroritako lurra kentzeko makineria ere eraman dute bertara.
Bizilagun gehienak arratsaldean itzuliko dira euren etxebizitzetara; lehenengo pisukoek beste eraikin batean hartuko dute ostatu.