Ermuko Foroari herriaren izena kentzeko eskatu dio Udalak

2007ko apirilaren 4a
19:00
Entzun
Ermuko (Bizkaia) herri ekimen batek 3.477 sinadura lortu zituen Ermuko Foroari herriaren izena kentzeko eskaera egiteko, elkarteak jaramonik ez zien egin, eta kontua udaletxera iritsi zen. Gaur aztertu du Udalak eskaera eta bat egin du.

PPk Ermuan dituen lau zinegotzietatik bik kontra bozkatu dute, bat ez da izan udalbatzarrean eta besteak alde bozkatu du; zinegotzi hori alderditik bidali egin dute.

Beste alderdi denetako ordezkariek herri ekimenaren eskaerarekin bat egin dute; haien artean, Carlos Totorika alkateak (PSE-EE). Honen kontra hitz egin du gaur Mikel Buesa Ermuko Foroaren presidenteak, erabaki horrekin "terrorismoaren alde daudenen jokoan erori delako".

1997an ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotzia hil ostean sortu zuten aipatutako elkartea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.