Euskal Herria

Ernaiko kideak hasi dira deklaratzen, "terrorismoa goratu" dutelakoan

Mikel Buttonek inputatu gisa deklaratu du Irungo epaitegian, Xabier Lopez Peña euskal presoaren heriotza salatzeko Urduñan egin zen martxan parte hartzeagatik. Irati Sienra, Mikel Moreno eta Gotzon Elizburu izango dira hurrenak.

2013ko uztailaren 1a
15:29
Entzun

Ernai gazte antolakundearen kideen aurkako inputazioak salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Irungo epaitegiaren atarian. Mikel Button Ernaiko kideak inputatu gisa deklaratu behar izan du, "terrorismoa goratzea" egotzita, Xabier Peña euskal preso politikoaren heriotza salatzeko Urduñan egin zen martxan parte hartzeagatik. Datozen egunetan Irati Sienra, Mikel Moreno eta Gotzon Elizburu kideek ere epailearen galderei erantzun beharko diete.

"Euskal Herriko gatazka politikoa konpondu gabe, historia berridazteko lasterketari ekin dio Espainiako Gobernuak, eta bide horretan, sufrimendua amaitu ordez, hori luzatu eta gogortzeko hautua egin du", salatu du Ernaik.

Apirilean Auzitegi Nazionalak Ernai gazte antolamenduaren webguneaixteko agindu zuen antzeko delitu batengatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.