gizartea

Ernalkuntza lagundua emakume guztien eskubidea izango da Ipar Euskal Herrian 2018an

Frantziako Gobernuak ernalkuntza lagundua izateko eskubidea aitortuko die bikotekiderik gabeko emakumeei eta lesbianei datorren urtetik aurrera.

Marlene Schiappa, Frantziako Emakumeen eta Gizonen arte Berdintasunerako estatu idazkaria. ETTIENNE LAURENT, EFE
2017ko irailaren 12a
07:40
Entzun

Frantziako Gobernuak lagundutako ernalkuntzarako eskubidea aitortu die bikotekiderik gabeko emakumeei eta lesbianei, eta horretarako aukera izango dute 2018tik Ipar Euskal Herriko emakume guztiek, beraz. Marlene Schiappa Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako estatu idazkariak egin du iragarpena RMC eta BFMTV irrati eta telebista kateei eman dien elkarrizketa batean, eta azpimarratu du Emmanuel Macron presidentearen kanpainako konpromisoetako bat zela hori eta beteko dutela.

Zehatzago jakinarazi du Bioetika Legea erreformatuko dutela eta "ziurrenik" horrekin batera aitortuko dutela eskubide hori. Frantziako Etika Batzordeak ekainean eman zuen aldaketa hori egiteko oniritzia, eskubide hori emakume guztiek izateko. Gaineratu zuen inolako eragozpenik ez dagoela aldaketarako.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna Macronen agintaldiaren ardatzetako bat izango dela esan du Schiappak, eta gaineratu du Gerard Collomb Barne ministroarekin harremanetan dela emakumeen aurkako kaleko jazarpena isunekin zigortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.