ERNE nagusi Ertzaintzako hauteskunde sindikaletan

Duela lau urte bozak irabazi zituen ELA bigarren lekuan utzi du. CCOO da Ertzaintzako hirugarren sindikatua.

2006ko azaroaren 29a
18:30
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak emandako datuen arabera, ERNEk irabazi ditu Ertzaintzako hauteskunde sindikalak. Zehazki, 2.315 boto eskuratu ditu, guztien %38,77; 24 ordezkari izango ditu. ELA izan da bigarrena 1.614 botorekin (%27,03), eta 19 ordezkari eskuratu ditu. Haien atzetik CCOO kokatu da, botoen %11,9 eta 8 ordezkarirekin. Honakoek ere lortu dute ordezkaritza, nahiz eta negoziazio mahaitik kanpo geratu diren: Araban soilik aurkeztu den EUSPELek (4 ordezkari), ESANek (3 ordezkari) eta SIPEk (2 ordezkari).

Duela lau urte ELAk irabazi zituen Ertzaintzako sindikatuak, ERNErekin lehia estuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.