Ernesto Prat Espainiaratzearen alde agertu zen atzo Paueko Dei Auzitegiko epailea. Nafarraren aurkako euroagindua iragan asteartean azterturik, atzo jakinarazi zuen epaia. Espainiara bidali bitartean, Seyssesen segituko du preso. Nahiz Frantziako Kasazio Gortean hel egiteko eskubidea ukan, halakorik ez du eginen, Kazeta.info-k jakinarazi duenez, «Espainian segituko duelako borroka honekin».
Torturapean jaso informazioa
Urtarrilaren 25ean atzeman zuen Frantziako Poliziak berriozartarra, Urruñan (Lapurdi), Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak 2008an luzatu prozeduraren harira. Ekineko kide izatea leporatzen diote. Pratek, haatik, leporatutakoak ezeztatu zituen iragan asteartean. Eta, informazioak torturapean jasoak izaki, aintzat ez hartzeko eskatu zuen Maritxu Paulus-Basurko abokatuak.
Orduan, Pauen egon ziren, elkartasunez, Nafarroako lau diputatu: Bilduko Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz eta NaBaiko Xabier Lasa eta Asun Fernandez de Garaialde. «Espainiako agintariek ideia politikoen kontra daramaten politikari jarraipenik ez emateko» eskatu zioten epaileari, gutun baten bidez.
Ernesto Prat Espainiaratzea onartu du Paueko Auzitegiak
Espainiaratu bitartean Seyssesko kartzelan jarraitzen du; han dago urtarrilaren 25etik, atxilotu zutenetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu