Harvardeko Unibertsitateak (AEB) bota du erronka: gatzaren kontsumoa %10 murriztuz gero, arazo kardiobaskularren ondoriozko heriotzen %3 saihestuko dira, hau da, munduan milioi erdi heriotza urtean. Gaixotasunok prebenitzeko elikadura ezinbestekoa dela eta, osasun arloko taldeekin elkarlanean arituko da Eroski: Bihotzaren Espainiako Fundazioarekin, Espainiako Dietalari eta Nutrizionista Elkartearekin eta Espainiako Diabetikoen Federazioarekin hitzarmena sinatu du, «elikadura osasungarriaren beharra hedatzeko».
Adituen gomendioak jarraitzen dituzten produktuak merkaturatuko ditu Eroskik, hau da, azukre, gatz eta koipe gutxiago dutenak, eta zuntz gehiago. Sannia marka erabilita, urte amaierarako 150 produktu kaleratu nahi ditu, «erosketa saskia betetzeko adina», Alejandro Martinez Berriotxoa enpresako ordezkariaren hitzetan.
Baina praktikara ere joko du. «Herritarrak galduta daude ondo elikatzeko produktuak erosterakoan, areago supermerkatu batean. Eroskik harresi hori hautsi du», azaldu du dietalarien elkarteko buru Giuseppe Rusoillok. Izan ere, kontsumitzaileak aholkatzeko kanpaina abiatu du enpresak. Bai dendetan, bai Interneten, zerbitzu pertsonalizatua emango du: bezeroen elikadura ohiturak aztertuta, zein osagai gehitu edo kendu jakinaraziko die, eta beharrotara egokitutako produktua eskainiko.
Eroskik akordioa sinatu du osasun elkarteekin, elikaduraz aholkatzeko
Gatz, koipe eta azukre gutxiago eta zuntz gehiago duten produktu «osasungarriagoak» merkaturatu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu