Izagirreren hitzetan, lau ardatz ditu deialdiak. Lau arrazoi dituzte herritarrek etzi Donostiara joateko. “Batetik, errausketarik ez dugula onartzen, bestetik alternatibak badaudela eta Gabonetatik gaur arte azaldu izan dira, hirugarrenik gaikako bilketaren sistema nahi eta nahi ez martxan jarri behar dugu itxurazko hondakinen kudeaketa egin nahi badugu, eta, azkenik, herri honek eskubidea dauka gutxienez bere iritzia eman eta agintariek errespetatzeko”. Horregatik guztiagatik, “behingoagatik” erreferenduma eskatu du errauste planten aurkako herri plataformetako koordinakundeak.
Sindikatuetako ordezkariak ezezik, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace eta Haritzalde talde ekologistak eta Aralar, Ezker Batua-Berdeak, Batasuna eta Zutik alderdi politikoak ere Donostian izango dira larunbatean.
Ingurumena
Errausketaren aurkako Gipuzkoako plataformek manifestaziora deitu dute larunbatean Donostian
"Ez dugu inolaz ere onartuko Gipuzkoan errauste plantarik jartzea", mezu argia helarazi du Gipuzkoako errauste planten aurkako herri plataformetako koordinakundeak. Mikel Izagirre koordinakundeko bozeramaileak herritarrei dei egin die larunbatean, 18:00etan, Donostiara joan daitezen. Koordinakundea osatzen duten hamar sindikatuez gain, EHNE, ELA, LAB, CCOO, ESK eta EILAS sindikatuek ere bat egin dute deialdiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu