gizartea

Errausketaren Aurkako Plataformak manifestazioa egingo du apirilaren 25ean Donostian

Hiru hilabete pasatu dira sinadurak biltzen hasi zirenetik, eta momentuz 15.000 sinadura baino gehiago dituztela adierazi dute. 30.000 sinadura biltzea dute xede.

2009ko apirilaren 3a
18:08
Entzun
Errausketaren Aurkako Plataformaren Koordinadorak errauste plantaren aurkako 30.000 sinadura biltzeari ekin zion urtarrilean. Bilketa hori apirilaren 30ean amaituko da. Hala ere, apirilaren 25ean manifestazioa egingo dute Donostian. Errausketak alternatiba askoz egokiagoak eta osasuntsuagoak badituela aldarrikatu nahi dute.

Gainera, baliabide energetikoak eta lehengaiak mugatuak direla ohartarazi dute, eta horregatik, "ezin dugu jarraitu hiri hondakinak zabortegian botatzen edo errauskailu bateko labean sartzen".

Atez ateko hondakinen bilketa, jada Usurbilen (Gipuzkoan) martxan jarri da. Beste herri batzuk ere ekimen horretara batzeko asmoa azaldu dute. “Denon artean frogatuko diegu erakunde errausketatzaileei ez dela bidezkoa beharrezkoak diren lehengaiak errauskailuan ke eta errauts toxiko bihurtzea”.

Hiru hilabete pasatu dira sinadurak biltzen hasi zirenetik, eta balorazio “positiboa” egin dute, oraingoz: “Momentuz 300 sinadura koaderno beteta jasoak ditugu, hau da, 15.000 sinadura baino gehiago, horrez gain, 600 koaderno oraindik eskuz esku dabiltza eta horietan egongo den sinadura kopurua handia izango dela ziur gaude”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.