Lapatxeko zabortegia ixteko behar diren behar diren hondakin azpiegiturak egitea baimentzeko eskatu die Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Batzar Nagusiei. Alegia, orain arteko "blokatzea" alde batera utzi, eta "errauste plantarik gabeko errealitate berrian", zabortegiak ixteko beharrezkoak diren azpiegitura berriak adosteko bidea zabaltzeko. Hala, azpeitiarren interesak defendatzeko eskatu diete alderdi politiko guztiei. Mozioa Bilduk aurkeztu zuen, eta EAJk bat egin zuen. H1, berriz, abstenitu egin zen.
Gipuzkoan errauste planta ez egitearekin bat egin du Azpeitiko Udalak, "albiste ezin hobea" delakoan. EAJk zenbait ñabardura egin zizkion puntu horri, baina oro har, mozioarekin bat zetorrela adierazi zuen, eta alde bozkatu zuen. "Gipuzkoarren osasunerako albiste ezin hobea da eta denon poltsikorako ere 500 milioi aurreztuko ditugu. Azpeitiko herritarrek ez dugu edozein motako konponbiderik onartzen hondakinen kudeaketan, eta guretzat nahi ez dugun kaltea ez dugu nahi Zubietako herritarrentzat ere".