Ipar Haizea plataformak antolatu du mobilizazioa, eta jakinarazi du 30 talderen baino gehiagoren atxikimendua jaso duela dagoeneko. Osasunaren aldeko martxa. Erraustegiaren aurka lelopean egingo dute protesta. Martxoaren 12an izango da, larunbatarekin, arratsaldean: 17:00etan abiatuko dira Nafarroa plazatik.
Zubietako errauste plantaren aurkako aldarria egingo dute. Azpiegitura hori ingurumenarentzat eta osasunarentzat kaltegarria dela ohartarazi dute; Andoain, adibidez, errauste planta egitekoa duten tokirik hiru kilometrora dagoela eta, arriskua handiagoa dela uste dute.
Joan den igandean beste protesta bat egin zuten Zubietan bertan; martxa egin zuten errauste planta eraiki nahi duten orubera 1.500 bat lagunek. Zubietako plazan 3.000 lagun bildu ziren ondoren, proiektua gera dezaten eskatzeko.