Gipuzkoako erraustegiaren kontrako plataformen koordinakundeak eta hainbat eragilek manifestazioa antolatu dute larunbat honetarako, proiektuaren kontra eta herri galdeketaren alde. Donostian izango da, 17.00etan hasita, Anoeta estadioaren ondotik. Leloa: Alternatibak badaudelako errausketarik ez, ez Zubietan eta ez inon. Galdetu herriari errausketa nahi duen ala ez.
Mikel Izagirre koordinakundeako kideak esan du "gezurra" dela erraustegia jartzea saihestezina denik, eta bide judizialari eusteko prest daude Gipuzkoan halako proiektuak eragozteko asmoz.
Horrelako egitasmo batek, ekoizten duen energia baino gehiago kontsumitzen duela esan dute gaurko agerraldian, "eta, beraz, hori da hondakinak deusezteko modurik kutsakorrena eta garestiena". Gipuzkoako Foru Aldundia eta mankomunitaa kritikatu dituzte, "badakitelako zaborrari irtenbidea bilatzeko modu alternatiboak badirela, askoz azkarragoak eta merkeagoak, baina ez dute nahi euren kontrolpean ez dagoen inork martxan jartzerik".
Batasuna, Aralar, EB-Berdeak, Zutik, ELA, LAB, CCOO, EHNE, ESK, STEE, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeacek babestu dute.
Gizartea
Erraustegiaren aurkako eta erreferendumaren aldeko manifestazioa larunbatean
Donostian egingo dute, 17:00etan hasita Anoeta estadioaren paretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu