Azken urtean 18 erraustegi itxi dituzte nazioartean, hianbat arrazoi direla medio. Aldiz, Euskal Herrian aurrera doaz Gipuzkoako erraustegiaren lanak. Hala, lanak gelditu eta kontratua eteteko eskatzeko manifestazioa antolatu dute hainbat taldek urriaren 27rako, Donostian.
Protestak hainat antolatzaile ditu: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, Gipuzkoa Zutik, GEIS, Eguzki, Greenpeac, ERNAI, ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS, HIRU, eta No +Precariedad. "Talde bakoitzak bere arrazoiak jarri ditu mahai gainean: ingurumena, osasuna, ekonomia, jasangarritasuna, demokrazia, etorkizuneko Europaren bideari eta ekonomia zirkularrari eustea… Baina bada arrazoi bat gizarte osoak konpartitu dezakeguna: garaiz gaudelako, mahai gainean aukera guztiak jarri behar direlako eta inposaketarik onartzen ez dugulako", adierazi dute Donostian egin duten agerraldian.
Horiek hala, martxa bat antolatu dute hilaren 27rako. Protesta 17:00etan abaituko da Gipuzkoako hiriburuko Menderren plazatik, Erraustegia gelditu! lelopean.